Joan da negua
Joan da negua
2011, poesia
104 orrialde
978-84-92468-29-4
azala: Lander Garro
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2002, poesia
1996, poesia
 

 

ALBISTEAK-2

 

leihotik sartu den lehen inarra

herabe iragan da alde batetik bestera

gure birikak esnatu berri dira

barrunbe suminduotan

ahanzturaren periferietan

 

astelehena da

eta albiste txarrak datoz irratitik

gosaltzeko betarik gabe

zugana egin dut

are zuganago

albiste txar horrek

ez zaitzan nire ondotik eraman