Joan da negua
Joan da negua
2011, poesia
104 orrialde
978-84-92468-29-4
azala: Lander Garro
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2002, poesia
1996, poesia
 

 

HONANTZA

 

esan bezala hona behar duzu egin

kontsolamenduaren himnorik ez bada ere

zorigaitzaren behin-behinekotasuna alboratuta

 

hona egin gura duzun tokitik

hondarpetik ateratako oinazpiak kilimatzeko

Erromardiko harea larria galtzerdietan duzula

azalaren pigmentuan hatz mamiak kolorezta ditzazun

 

gerrietara lotutako jertseen besarkada bezain

estua nahi nuke zure besoena

gure zainen lehia noiz amaituko den ez dakigularik

gudate berriek erasoko gaituzte baina

inoiz ez bezala gotortuko gara elkarrengana

olatuak hausten diren zokoguneetan babes hartuko

iazko lorratzak noiz lurmenduko diren zain egon gabe

 

egin hona buruz dakizun bidetik

gure bizitzen oinarrizko kanpalekua dagoen lekura

zoriontsu egiten nauzun honaindira

 

ez joan orain

aitorpenen maldan behera

oinutsak nire ondoan utzita