Deserriko karrikak
Deserriko karrikak
2002, poesia
88 orrialde
84-95511-54-1
azala: Garbińe Ubeda
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2011, poesia
1996, poesia
 
Deserriko karrikak
Mikel Ibarguren, 2002

Lau ertz zituen gauak Mikel Ibargurenen lehen poema liburuan, kartzelan idatzitakoan. Ertzetatik kanpora, deserrira egin du jauzi Mikel Ibargurenek, eta halaber haren poesiak. Deserriko karrikak bere bigarren poema liburuan erbesteaz mintzo da Ibarguren, erbesteaz eta erbesteez, soilik geografikoak ez direnez.

kritikak:
Ez zauden lekutik igarotzen, Igor Estankona, Gara, 2002-12-07
«Errespetua ematen digute liburu trinkoek. Gai zabal baten inguruan aritzen direnek daukaten arrisku beltzena da zeresana agortzea. Baina, hain zuzen, zeresanari buruzko hausnarketa baterako balio dezake zestoarrak dakarkigun liburu berri honek».
Euskal Deserria, Javier Rojo, El Correo, 2003-01-15
«Abesti ezagun batean esaten zenaren ildotik, Euskal Herria bera deserria izan daiteke, besterria nahi bada, Euskal Herriari buruzko proiektu zehatz baten ikuspuntutik ikusita».
Ausentzien bilduma, Irene Elorza, Maxixatzen, 2003-03-01
«Ez egoteari buruzko gogoeta honek existentzialismo kutsua ere baduela esango nuke. Gizakiaren bakardadea eta errealitatearen alderik zentzugabeena islatzen dira ausentziak lausotutako deserriko karrikei begira dauden leihoetan».
Deserriko karrikak, Joseba Bergara, Hitzak & ideiak, 2003-06-01
«Oihartzunik izan ez arren, badu zeresana, badu ikusten duena eta sentitzen duena agertzeko indarra. Isilik bada ere, poeta oihuka ari da. Herrian bertan, baina deserria idatziz. Apal, baina gurean azken urteotan agertu den ahotsik ederrenetakoarekin».