Deserriko karrikak
Deserriko karrikak
2002, poesia
88 orrialde
84-95511-54-1
azala: Garbińe Ubeda
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2011, poesia
1996, poesia
 

 

ARRATSEAN

 

                        Denok gara geure ametsek erakusten digutena

                                                                    Johan Peter Uz

 

Nekez emango dizut atseden,

gaurko honetan uholdeka datoz

desira beteak eta desira hustuak.

Akidurak negutu aurretik,

zure ur edangarrietatik ase nahiz,

soin hastuari emango dizkiot ezpainok.

Ez dut amiltze honen ondoan bizi gura,

bazterrik bazter xerkatuko dut

zure soaren iparraldea.

 

Nahi duzuna esango duzu,

baina hoztutako ametsak jada ez dira amets.

Egidazu tokia aldamenean.

Esku zaurituak dakartzate

zure laztanek nire bizkarrera.