Deserriko karrikak
Deserriko karrikak
2002, poesia
88 orrialde
84-95511-54-1
azala: Garbińe Ubeda
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2011, poesia
1996, poesia
 

 

BERMERIK GABE

 

Ez dut nik jaurtiki amets hori hormaren kontra,

ez naiz ni izan

zurezko mailadietan gora isiltasuna

oinutsik igotzen sentitu duen bakarra.

Ezpain arrotzek itzartu naute goizaldean;

baketze honek ez digu ezeren bermerik emanen.

 

Denok entzun dugu azken desarra,

odola gure praka barrenak zipriztintzen.

Zuk bezainbat berba bildu dut nik ere,

baina kontu egin behar dugu

Bidasoak gehiago bana ez gaitzan.

 

Bakartuak bizi gara

oroimenak lagatako hutsunean.