Joan da negua
Joan da negua
2011, poesia
104 orrialde
978-84-92468-29-4
azala: Lander Garro
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2002, poesia
1996, poesia
 

 

KAFE BELTZA

 

kafea eskatu dut Café de Paris-en (hutsa)

eguzkia agindu omen dute

arratsalderako (azukrerik ez otoi)

 

esne-hortzak erori zitzaizkidan garaira itzuli nahi nuke

zurekin berriro behaztopatu

berbaroak hutsik dauden honetan

 

zain naukazu azken trena joan zen geltokian

ahazteak harrapatuko ez nauen esperantzan

gertakizun diren alde ilun horietan

ezpainka egingo dugu inoren epairik gabe

guk hautatu norabideari jarraituz

 

eufemismorik gabe

eseri eta kafea eskatu dut

eguzki berri baten esperoan