Aurkibidea
1
2
3
4
ALDAMENEAN
bihar ere nahi nuke
aztarrenak atera eta
gaur bezalako hautabidea izan
noizbehinka patuari izkin egiteko azken kale ertzetik
ahanzturak harrapa ez nazan zutaz gogoratzean
irriari ezpainak doan emateko
bihar ere nahi nuke
atzo adina kemen bildu
joaten naizen lekura joanda ere
giza-leizea habita dezadan
neguminaren ostean
zure ondoan ez bada
zure ametsen ondoan
berriro esna nadin