Joan da negua
Joan da negua
2011, poesia
104 orrialde
978-84-92468-29-4
azala: Lander Garro
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2002, poesia
1996, poesia
 

 

ATERPE BAT

 

elkarren berri izan genuenetik

ezkutatzen gara harresion mintzetan

norantza berrietara boga eginez

 

alderik zailenak hartuta

berregin genitzake behialako lotura ezinduak

babesgabe sentituko garen bakoitzean

aterpe bat dugu aldarrikatuko

ukabilka behar bada ukabilka eginez

gaitzespen beharrik izan gabe

 

badakit ezerezean galduko direla ahots horiek

amilduko naizela gau hotzera

irrien negutegiak altxaraziko dituztela

inguratzen gaituzten lubanarroetan

 

ez izan zalantzarik

bakarrik bazaude

dei nazazu

maiteago zaitudan zenbakira