Joan da negua
Joan da negua
2011, poesia
104 orrialde
978-84-92468-29-4
azala: Lander Garro
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2002, poesia
1996, poesia
 

 

ZOHARDI

 

nire baitan diren fotogramak erakutsi dizkizut

neure buruaren labarrera hurbildu naiz

eta urrun dabilen nire gogoak ez du itzultzeko asmorik

 

ez da inor etorri azken momentura arte

amets amniotikoek ihes egin dute gorputzon amilbideetatik

eta zure begiradapean eskegi zubia zeharka nezake

jada ahantzi ezin diren oihartzunak isiltzean

 

orain arte bezala jarraituko dut lohasman

zure so iheskorraren bestaldera

izanaren hegal trakestuak zizelkatzen

berantaroan sorturiko sasoi berria elikatuz bada ere

lantzean behin barneminak beharko ditugu laztandu

larregizko erantzukizunak baztertu

mila galderarekin datorren itsasoari neurria hartu

bestelako ihesbiderik gabe

 

desgaraiak sortu arrakalak dituzu honakoak

baina hala ere hemen jarraituko dut

bidezidor guztiak amaitzen diren lekuan

ortzimuga honetan

inoiz itzaltzen ez den argi horri beha

 

zure ondoan ostertz