Aurkibidea
1
2
3
4
NORAEZEAN
egunen joanak jartzen du
bakoitza bere lekuan
ez da gehiago urratsik gelditzen
bidertz abandonatuetan
zabala da erantzuten ez duen espazio urruna
noraezean nabil munduaren periferian
eta garaiz kanpo iritsiko naiz
zure ezpain mutuetara
gauaren muturrean hurbilduko banaiz ere
zure beldurren erlaitzera
patuak nora garamatzan
ezin asmaturik nabil