Aurkibidea
MAGGIE
Bera dela nire bizioa
diost Maggiek
irribarre harro batez,
ezin dudala bera barik bizi.
Baina... hasi naiz esaten,
eta Maggiek
sugeen abiadura goxoaz
musukatu egin ditu nire ezpainak,
eta suabe haginka egin ostean
luze laztandu dizkit bere mihiaz,
arnas epel-epela
ezin hurbilago
igartzen diodan bitartean.
Eta egia da.
Maggie,
adatsak laru
begiak zeru,
nire bizioa da.