Aurkibidea
MARMOKAK
Bere ondoan nagoela
marmokak datozkit gogora,
marmokak izara arteko itsasoan,
hara eta hona, lasai,
marmokak.
Ura besterik ez izara arteko galarrenean,
ura, edo hobe esanda, barreneko zuku epela
ezpainen artetik isuria,
hankarteko oihanetik isuria,
barreneko zuku epela
izara arteko galarrenean.
Eta lema kraskatu eta
belak urratu eta hautsi,
eta hala ere ez dit axola nora naraman
bere barreneko zuku epeletan
igerian
banabil.