Aurkibidea
GOIZALDEKO PORNOA
Taberna gainezka dago,
goizaldeko seiak badira ere.
Kea, kafea eta pattarrak
labe garaietan lana
amaitu duten langileentzat
eta hasiko direnentzat.
Edadetuak eta gazteak,
eguneroko lan puta hori arindu nahian,
bideo porno batek
ke-lainoaren arteko telebistatik
giro ilun honetan
kolore apur bat
ematen duen bitartean...
eta bero apur bat.
Kanpoan hotza,
zeruaren beltza ukitu nahi duten
tximinia erraldoien su ikaragarria
eta itsasadarraren marea,
batzuetan gora eta
besteetan behera,
telebistako zakil langileen moduan.