1488: Vasco da Gama iritsi zen Cape Town (Lurmutur Hiria) izanen zenera. Jan van Riebeeck-ek egin zuen lehen asentamendua, Konpainia Holandarraren izenean. Khoi eta san herriekin topo egin zuen. Ekialderago xhosa herria. Ipar mendebaldean zulu herria. Eta erdialdean sothoak.
1688: Higanotak ailegatu ziren.
1700: Esklaboak ekartzen hasi ziren: malaysiarrak, Afrika erdialdekoak... Mende oso bateko esklabo trafikoa.
1779: Xhosak gudan Cape Koloniaren aurka.
1787: Zulu erresuma indartsua sortu zen, Xaka enperadorea buru zuela. Zulu erresuma gatazkan hasi zen hegoaldera zituen xhosekin.
1806-36: Britainia Handia Cape Koloniaren jabe egin zen. Koloniaren eta xhosen arteko gudek jarraitzen zuten, Koloniaren hedatzeak haien lurraldea hartu baitzuen
1836-54: Great Treak (Bidaia Handia): boerrak ingelesen menpekotasunetik ihesi. Iparraldera jo ahala gudan hasi ziren sotho, ndebele eta zuluekin. Errepublika boerrak sortu zituzten: Transvaalgo errepublika iparraldean, Natalgoa ipar-ekialdean, Orange Free State erdialdean. Ingelesek Natal konskistatu zuten.
1856: Nongqawuse neska xhosaren profezia. Gosetea.
1880: Zuriek diamanteak aurkitu zituzten Kimberley inguruan. Boer eta ingelesen arteko lehen guda.
1886: Johannesburgen urrea aurkitu zuten. Urrearen kontrolagatik, ingeles eta boerren arteko bigarren guda.
1902: Boerrek guda galdurik, Hego Afrikako kolonia eratu zen, betiere Inperio Britainiarraren menpean.
1910: Hego Afrikako Errepublika sortu zen, Britainiar Inperiotik kanpo. Etnia afrikarrek ez zuten eskubiderik izanen. National Partyk (boerren alderdiak) aurretik bazetorren beltzen kontrako diskriminazioa legeztatu eta apartheida ezarri zuen.
1912: African National Congress (ANC) sortu zen.
1914: Partidu Komunista (SAPC), Hego Afrikako lehen talde politiko ez-arrazialaren sorrera, ANCren talde politiko kide eginen zena.
1920: Koalizioan lan egiten hasi ziren SAPC, Hinduen Kongresua eta ANC. Bestalde, zulu erregeak Inkhata kultur mugimendua sortu zuen.
1950: Desafio Kanpainak: apartheidak ezarritako banaketa hautsi nahian, jende beltza zuriendako tabernetan sartzen hasi zen edo zuriendako bakarrik gordetako autobus aulkietan esertzen, paseen aurkako kanpainak...
1955: ANCk, SAPCk, Hinduen Kongresuak eta Demokraten Batzarrak (zurien talde politiko bat) Freedom Chapter (Askatasunaren Agiria) sinatu zuten, berebiziko garrantzia duen agiria, bizitza politikoaren ildoa markatu baitu.
1959: ANC barnetik, zatiketa moduan, Pan African Congress (PAC) sortu zen.
1960: Sharpvilleko sarraskiaren ondoren (16 hildako), bide armatuari ekitea erabaki zuen ANCk, Umkhonto we Sizwe (Herriaren Lantza) antolaturik.
1964: Nelson Mandela abokatuari biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten.
1975: Mangosuthu Buthelezi printze zuluak Inkhata berpiztu zuen, askapen mugimendu gisa.
1990: Inkhata Freedom Party sortu zen (IFP). ANC legez onartua. National Party eta ANCren arteko negoziazioak, Hego Afrikan demokrazia ezartzeko.
1994: Hauteskundeetan ANC talderik bozkatuena izan zenez, Gobernuan ari da, botoen %5etik gora lortu zuten beste talde politikoekin. Nelson Mandelak, adiskidantzaren izenean, atea ireki baitzien PAC eta National Partyri.
1996: Konstituzio berria sinatu zen. Hego Afrika bederatzi probintzia autonomotan antolaturik dago. Hamaika hizkuntza ofizial ditu: ingelesa, afrikaansa, ndebelea, iparraldeko sothoa, hegoaldeko sothoa, swazia, tswana, venda, tsonga, xhosa eta zuluera.