Poz aldrebesa
Poz aldrebesa
2017, nobela
424 orrialde
978-84-92468-94-2
Azaleko irudia: Txuspo Poyo
Juanjo Olasagarre
1963, Arbizu
 
2004, nobela
2002, poesia
2000, poesia
1998, kronika
1996, poesia
1991, poesia
 
Poz aldrebesa
Juanjo Olasagarre, 2017

Bi gizonezkoren bizimodu gorabeheratsua kontatzen du Juanjo Olasagarrek bere hirugarren nobelan: amodioa, lagunartea, politika.

      Telebistako kazetaria da Axi Iminizaldu eta Boletin Ofizialaren itzultzailea Joseba Aldaz. Hemeretzi urte daramatzate bikote izaten. Bilboko jatetxe batean afaltzen ari dira, Josebak esan duenean: “Azken boladan zerbait falta zaigu”; Axik bizkor erantzun du: “Boladak izaten dira sexu askokoak eta sexu gutxikoak”; Josebak bota dio: “Orduan kanpoan maiz larru jotzen ari zara?”.

      Fideltasunaren eta leialtasunaren arteko aldea bereiztea ez da hain zaila. Edonork egin dezake akordio argi bat kontu horri buruz. Baina gero ez da erraza izaten ardura etikoak eta portaera praktikoak beti bat etortzea. Egia esatearen eta egia ezkutatzearen artean dagoen tarte txikia amildegia bilaka liteke une kritikoren batean.

      Bakeak egitea da istorio honen asmoa, ez minaren eta haserrearen aurrean mendekua hartzea.

bideoak:
Sautrela (2017-06-09)
Hitzen Uberan (2017-03-25)
kritikak:
Bikote gay bat, Estibalitz Ezkerra, Gara, 2017-05-06
«Poz aldrebesa den Mendebaldeko klase ertaineko zurien gay nortasunaren gaineko etnografia aberatsean, Joseba eta Axiren arteko harremana eredugarri moduan azaltzen zaigu».
Maitasuna, azken finean, Hasier Rekondo, Deia, 2017-06-24
«Txibien sasoia hasi besterik ez da egin, ustekabe handia litzateke Olasagarreren nobelak urteko sari gorenetako bat ez jasotzea».
Sentimenduez eta bakardadeaz, Javier Rojo, El Correo, 2017-09-16
«Narratzaileak berebiziko kezka erakusten du pertsonaiek pentsatzen eta sentitzen dutena azaltzeko. Izan ere, pertsonaiek egiten dutena baino garrantzitsuagoa baita beraien buruetatik pasatzen dena azaltzea, haien hausnarketak-eta erakustea, askotan zehaztasun handiz».
Ikuspuntu kontua, Aiora Sampedro, Berria, 2017-10-08
«Kontaketaren tonu jostaria egin zait nabarmengarria, bazterretatik idatzitako literatura honi ironia dariolako alde guztietatik; pertsonaiak identitatearen eraikuntzan bizi dituzten kontraesanez jabetzen dira, eta mingostasunez mahaigaineratu egiten dituzte».
Doluaren sigi-sigak, Iratxe Retolaza, Argia, 2017-10-15
«Juanjo Olasagarraren nobelagintzan ezagun zitzaizkigun auziek zeharkatzen dute Poz aldrebesa: desira-minak eta sedukzio-jolasak, komunitate politikoen hersturak, sexu-askapenerako zein nazio-askapenerako borroken arteko talkak, biolentzia politikoa..».