kritikak:
Ezinezko maletak, Ana Unanue,
Aizu!, 2004-05-01
«Olasagarrek desmitifikatu egiten du 80ko hamarkadako borroka giroa, ezker abertzalearen alde ilunena erakutsiz, eta, batez ere, herri txikietako giroa desmitifikatzen du. Edo hobeki esanda, egurra ematen dio».
Iraultza arrena da, Gema Lasarte,
Berria, 2004-07-17
«Iraultza hitza askotan aipatzen da, aipu horien artean behin eta berriro iraultza sexuala irakurriko dugu inoiz ireki gabeko pankartan eta beste behin iraultza arrena dela esaten da».
Identidadearen bila, Javier Rojo,
El Correo, 2004-07-21
«Hemen, funtsean, identidadeaz mintzo zaigu, identidadea talde barruan edo norberaren izaeran bilatzeaz, alegia. Eta hau azaltzeko oso nobela interesgarria eskaini digu Olasagarrek».
Iragana patua denean, Oier Guillan,
Gara, 2004-10-02
«Hari guztiak trebetasun handiz elkartzen ditu autoreak, tarteka irakurketaren arnasa errotik mozten ahal duten gogoeta-esaldi-labanak ere iltzatuz. Ironia zorrotzak eta umore beltzak ere beren lekua izanen dute».
Koadrila (ez) alegera, Aingeru Epaltza,
Nabarra, 2004-11-01
«Orainarekin muga ikusezina egiten duen gure iragan hurbilaren bibisekzio gupidagabeari lotu zaio aspaldi honetan euskal literatura eta, ezin kasualitatea izan, Nafarroako idazleak gailentzen zaizkigu bisturia erabiltzen».
Gure lastak laxatzeko istorio paregabea, Mikel Asurmendi,
Irunero, 2005-01-01
«Eleberriak etsipen sorrarazi du askoren baitan. Nik zenbait herrikideek euskaltasuna bizitzeko duten moldearekin etsituta nagoenez, eleberriak ez nau batere etsitu».