Poztasuna dohaina da, baina baita konkista ere, bizitzako gauzekin gogoberotzeko gaitasuna; gauza horiek, hartara, bizitza gozatzeko modukoa eta posible egiten dute. Pozik egon, poza erakutsi. Poztasunaren garrantziaz jabetzen gara oparitzen digutenean, kutsagarri, miragarri, eredugarri.
Miguel Sαnchez Ostiz
Sin tiempo que perder
Prednisonak albo kalteak eragin ditzake: buruko mina, zorabioak, nortasun aldaketak, zoriontasun ezegokia...
Prednisona botikaren
argibide orritik
Beharbada dolua lantzen da noiz eta doluaren ondoren betiko aldatuko garela onartzen dugunean. Beharbada doluak adierazi nahi du aldaketa bat erasan (beharbada aldaketa baten mendean erori esan behako litzateke) eta emaitza aurretik ez ezagutzea.
Badakigu galera bat dagoela, baina badakigu baita ere galerak eragingo duen eraldatzea izango dela, eta eraldatze hori ezin da neurtu, ez aurretik planifikatu.
Saia gaitezke bideratzen baina eraldaketaren esperientziak berak bideratze hori noragabetu egingo du. Galera baten aurrean ez dut uste etika protestantea aldarrika dezakegunik.
Ezin dugu esan: “A, galera hau horrela eta horrela gaindituko dut, eta hauxe izango da emaitza, eta ekingo diot, eta saiatuko naiz, eta aurretik dudan atsekabeari halaxe eta halaxe jarriko diot fin”. Horrelakoetan uste dut korrontearen mendean gaudela, eguna hasten dugula plan batekin, helburu batekin, baina porrot egiten duela. Ahiturik, zergatik jakin gabe akitu egiten gara. Planteatzen duguna, aukeratzen duguna, dakiguna, proiektatzen duguna baino zerbait handiagoarekin ari gara lehian.
Zerbait zure buruaz jabetu da. Nondik dator. Zer zentzu du? Zer baieztatzen da gure baitakoak ez garen une horietan? Zerk eusten digu? Zerk harrapatzen gaitu?
Judith Butler
Precarious Life