Aurkibidea
[ez, ez nazazu itzali oraindik]
[poetek gauez egiten dute lan]
[zugan ezagutu nituen mirariak]
[bart osteria Giocondaren behealdean]
[eta horregatik ez dizut telefonoz deituko]
[atean pilatzen dira biktimak]
[pentsamendu, hitzik gabe nago]
[iztaiak arimaren indarra dira]
[epai latzak idatzi ditut zuretzat]
[han behean, kondenatuak hiltzen ziren lekuan]
[lerroak pilatutako hautsa dira]
[heriotzaren itxura batzuetan]
[hogeita batean jaio nintzen udaberriz]
[espazio espazio handia nahi dut]
[soka lepoan jartzen zigutenean]
[ez dut inoiz Taranto eder ikusiko]
[eta zuk, beldurraren gaizkileak]
[o madarikatu, Jauna, traizio egin zidana]
[nire poesia sua bezain kartsua da]
[entzun gauzak azkar pasatzen]
[gazte guztiei gomendatzen diet]
Aurkibidea
[ez, ez nazazu itzali oraindik]
[poetek gauez egiten dute lan]
[zugan ezagutu nituen mirariak]
[bart osteria Giocondaren behealdean]
[eta horregatik ez dizut telefonoz deituko]
[atean pilatzen dira biktimak]
[pentsamendu, hitzik gabe nago]
[iztaiak arimaren indarra dira]
[epai latzak idatzi ditut zuretzat]
[han behean, kondenatuak hiltzen ziren lekuan]
[lerroak pilatutako hautsa dira]
[heriotzaren itxura batzuetan]
[hogeita batean jaio nintzen udaberriz]
[espazio espazio handia nahi dut]
[soka lepoan jartzen zigutenean]
[ez dut inoiz Taranto eder ikusiko]
[eta zuk, beldurraren gaizkileak]
[o madarikatu, Jauna, traizio egin zidana]
[nire poesia sua bezain kartsua da]
[entzun gauzak azkar pasatzen]
[gazte guztiei gomendatzen diet]
Lur santua
Jeriko ezagutu dut
nik ere izan dut nire
Palestina,
eroetxeko hormak
Jerikoko hormak ziren
eta ur putzu infektatuak
bataiatu gaitu denak.
Han zeuden hebrearrak
eta fariseuak goian
eta baita Mesiasa ere
nahastuta eromenean:
zeruari garrasi egiten zion eroa
bere maitasun guztia Jainkoarengan.
Gu denok, aszeta-taldea/samalda
txoriak bezalakoak ginen
eta noizean behin sare
ilun batek harrapatzen gintuen
baina mezetara joaten ginen,
gure Jaunaren mezetara
Kristo Salbatzailea.
Garbitu eta ehortzi gintuzten,
intsentsu usaina genuen.
Eta gero, maite genuenean
elektroshockak egiten zizkiguten
zeren eta, ziotenez, ero batek
ezin du inor maitatu.
Baina egun batean hilobi barrutik
ni ere esnatu naiz
eta nik ere Jesusek bezala
izan dut nire berpizkundea,
baina ez naiz zerura igo
infernura jaitsi naiz
bertatik begiratzen ditut harrituta
Jeriko zaharreko hormak.
La terra santa
Ho conosciuto Gerico, / ho avuto anch’io la mia Palestina, / le mura del manicomio / erano le mura di Gerico / e una pozza di acqua infettata / ci ha battezzati tutti. / Lì dentro eravamo ebrei / e i Farisei erano in alto / e c’era anche il Messia / confuso dentro la folla: / un pazzo che urlava al Cielo / tutto il suo amore in Dio. // Noi tutti, branco di asceti / eravamo come gli uccelli / e ogni tanto una rete / oscura ci imprigionava / ma andavamo verso la messe, / la messe di nostro Signore / e Cristo il Salvatore. // Fummo lavati e sepolti, / odoravamo di incenso. / E dopo, quando amavamo / ci facevano gli elettrochoc / perché, dicevano, un pazzo / non può amare nessuno. // Ma un giorno da dentro l’avello / anch’io mi sono ridestata / e anch’io come Gesù / ho avuto la mia resurrezione, / ma non sono salita ai cieli / sono discesa all’inferno / da dove riguardo stupita / le mura di Gerico antica.