Aurkibidea
[ez, ez nazazu itzali oraindik]
[poetek gauez egiten dute lan]
[zugan ezagutu nituen mirariak]
[bart osteria Giocondaren behealdean]
[eta horregatik ez dizut telefonoz deituko]
[atean pilatzen dira biktimak]
[pentsamendu, hitzik gabe nago]
[iztaiak arimaren indarra dira]
[epai latzak idatzi ditut zuretzat]
[lerroak pilatutako hautsa dira]
[heriotzaren itxura batzuetan]
[hogeita batean jaio nintzen udaberriz]
[espazio espazio handia nahi dut]
[soka lepoan jartzen zigutenean]
[ez dut inoiz Taranto eder ikusiko]
[eta zuk, beldurraren gaizkileak]
[o madarikatu, Jauna, traizio egin zidana]
[nire poesia sua bezain kartsua da]
[entzun gauzak azkar pasatzen]
[gazte guztiei gomendatzen diet]
Aurkibidea
[ez, ez nazazu itzali oraindik]
[poetek gauez egiten dute lan]
[zugan ezagutu nituen mirariak]
[bart osteria Giocondaren behealdean]
[eta horregatik ez dizut telefonoz deituko]
[atean pilatzen dira biktimak]
[pentsamendu, hitzik gabe nago]
[iztaiak arimaren indarra dira]
[epai latzak idatzi ditut zuretzat]
[lerroak pilatutako hautsa dira]
[heriotzaren itxura batzuetan]
[hogeita batean jaio nintzen udaberriz]
[espazio espazio handia nahi dut]
[soka lepoan jartzen zigutenean]
[ez dut inoiz Taranto eder ikusiko]
[eta zuk, beldurraren gaizkileak]
[o madarikatu, Jauna, traizio egin zidana]
[nire poesia sua bezain kartsua da]
[entzun gauzak azkar pasatzen]
[gazte guztiei gomendatzen diet]
Han behean, kondenatuak hiltzen ziren lekuan
infernu dekadente eta eroan
eroetxe infinituan
non gorputz-adar sorgortuak
lihoan biribiltzen ziren
hil-oihal semitiko batean bezala
hor behean, non heriotzaren itzalek
oin biluziak miazkatzen zizkizuten
izara azpitik aterata
eta brida beroek
eskumuturrak eta baita eskuak ere urratzen zizkizuten
eta gorozkiak usaintzen zenituen
han behean, eroetxean
erraza zen itzultzea
paradisua ukitzea.
Gogo biziz egiten zenuen
eskuak izerdiz bustita
zakila airean altxatuta
Jainkoa limurtzeko.
Eroetxean
burko odoleztatuek
garrasiak itotzen zituzten lekuan
hor behean Jainkoa ikusten zenuen
ez dakit, zure egundoko eromenaren
ideia zeharrargien artean.
Jainkoa agertu zitzaizun
eta zure gorputza kondarretan zegoen
kondar ilehori eta kirasdunetan
bat-bateko enara taldeak
suntsitzera jaisten zirenetan.
Laggiù dove morivano i dannati / nell’inferno decadente e folle / nel manicomio infinito, / dove le membra intorpidite / si avvoltolavano nei lini / come in un sudario semita, / laggiù dove le ombre del trapasso / ti lambivano i piedi nudi / usciti di sotto le lenzuola, / e le fascette torride / ti solcavano i polsi e anche le mani, / e odoravi di feci, / laggiù, nel manicomio / facile era traslare / toccare il paradiso. / Lo facevi con la mente affocata, / con le mani molli di sudore, / col pene alzato nell’aria / come una sconcezza per Dio, / laggiù nel manicomio / dove le urla venivano attutite / da sanguinari cuscini / laggiù tu vedevi Iddio / non so, tra le traslucide idee / della tua grande follia. / Iddio ti compariva / e il tuo corpo andava in briciole, / delle briciole bionde e odorose / che scendevano a devastare / sciami di rondini improvvise.