Aurkibidea
[ez, ez nazazu itzali oraindik]
[poetek gauez egiten dute lan]
[zugan ezagutu nituen mirariak]
[bart osteria Giocondaren behealdean]
[eta horregatik ez dizut telefonoz deituko]
[atean pilatzen dira biktimak]
[pentsamendu, hitzik gabe nago]
[iztaiak arimaren indarra dira]
[epai latzak idatzi ditut zuretzat]
[han behean, kondenatuak hiltzen ziren lekuan]
[lerroak pilatutako hautsa dira]
[heriotzaren itxura batzuetan]
[hogeita batean jaio nintzen udaberriz]
[espazio espazio handia nahi dut]
[soka lepoan jartzen zigutenean]
[ez dut inoiz Taranto eder ikusiko]
[eta zuk, beldurraren gaizkileak]
[o madarikatu, Jauna, traizio egin zidana]
[nire poesia sua bezain kartsua da]
[entzun gauzak azkar pasatzen]
[gazte guztiei gomendatzen diet]
Aurkibidea
[ez, ez nazazu itzali oraindik]
[poetek gauez egiten dute lan]
[zugan ezagutu nituen mirariak]
[bart osteria Giocondaren behealdean]
[eta horregatik ez dizut telefonoz deituko]
[atean pilatzen dira biktimak]
[pentsamendu, hitzik gabe nago]
[iztaiak arimaren indarra dira]
[epai latzak idatzi ditut zuretzat]
[han behean, kondenatuak hiltzen ziren lekuan]
[lerroak pilatutako hautsa dira]
[heriotzaren itxura batzuetan]
[hogeita batean jaio nintzen udaberriz]
[espazio espazio handia nahi dut]
[soka lepoan jartzen zigutenean]
[ez dut inoiz Taranto eder ikusiko]
[eta zuk, beldurraren gaizkileak]
[o madarikatu, Jauna, traizio egin zidana]
[nire poesia sua bezain kartsua da]
[entzun gauzak azkar pasatzen]
[gazte guztiei gomendatzen diet]
Ez, ez itzuli, nahigabe handia litzateke niretzat
eta amets gozo hauetatik aldenduko nindukezu
edo, agian birrinduta aurkituko dituzu
nire haragia eta nire gurutze osoa,
ez itzuli ni ikustera, bakean nago
maitasunaren esfera absolutuekin
eta ezkutatzekorik gabe eta bakarti nago
zeruan desegindako arrosa bat bezala.
No, non tornare, avrei crudo sgomento / e mi toglieresti a questi dolci sogni / o forse troveresti che disfatta / è la mia carne e la mia croce viva, / non tornare a vedermi, sono in pace / con le sfere assolute dell’amore / e mi giaccio scoperta e solitaria / come una rosa sfatta nel sereno.