Aurkibidea
[ez, ez nazazu itzali oraindik]
[poetek gauez egiten dute lan]
[zugan ezagutu nituen mirariak]
[bart osteria Giocondaren behealdean]
[eta horregatik ez dizut telefonoz deituko]
[atean pilatzen dira biktimak]
[pentsamendu, hitzik gabe nago]
[iztaiak arimaren indarra dira]
[epai latzak idatzi ditut zuretzat]
[han behean, kondenatuak hiltzen ziren lekuan]
[lerroak pilatutako hautsa dira]
[heriotzaren itxura batzuetan]
[hogeita batean jaio nintzen udaberriz]
[espazio espazio handia nahi dut]
[soka lepoan jartzen zigutenean]
[ez dut inoiz Taranto eder ikusiko]
[eta zuk, beldurraren gaizkileak]
[o madarikatu, Jauna, traizio egin zidana]
[nire poesia sua bezain kartsua da]
[entzun gauzak azkar pasatzen]
[gazte guztiei gomendatzen diet]
Aurkibidea
[ez, ez nazazu itzali oraindik]
[poetek gauez egiten dute lan]
[zugan ezagutu nituen mirariak]
[bart osteria Giocondaren behealdean]
[eta horregatik ez dizut telefonoz deituko]
[atean pilatzen dira biktimak]
[pentsamendu, hitzik gabe nago]
[iztaiak arimaren indarra dira]
[epai latzak idatzi ditut zuretzat]
[han behean, kondenatuak hiltzen ziren lekuan]
[lerroak pilatutako hautsa dira]
[heriotzaren itxura batzuetan]
[hogeita batean jaio nintzen udaberriz]
[espazio espazio handia nahi dut]
[soka lepoan jartzen zigutenean]
[ez dut inoiz Taranto eder ikusiko]
[eta zuk, beldurraren gaizkileak]
[o madarikatu, Jauna, traizio egin zidana]
[nire poesia sua bezain kartsua da]
[entzun gauzak azkar pasatzen]
[gazte guztiei gomendatzen diet]
Mediku porrokatuak gauez
zure zorira iristeko urrats txikiak ematen ditu,
eta irribarre eginez gaixoen bisaia tristeak
begiratzen ditu, lasaigarri-dosi handia
eskaintzen dizu
zure ametsa betetzeko eta besoaren barruan
tanta-jario gogaikarria eransten dio
zure poeta odol zirraragarriari.
Gero guardiako medikuak alde egiten du
ziurrenik bere eromen izugarriak
suntsituta, eta zuk burdin barrak
begiratzen dituzu ametsetan haluzinatu antzera
eta martirioaren sehaska kantak kantatzen dizkiozu zure buruari.
Il dottore agguerrito nella notte / viene con passi felpati alla tua sorte, / e sogghignando guarda i volti tristi / degli ammalati, quindi ti ammannisce / una pesante dose sedativa / per colmare il tuo sonno e dentro il braccio / attacca una flebo che sommuova / il tuo sangue irruente di poeta. / Poi se ne va sicuro, devastato / dalla sua incredibile follia / il dottore di guardia, e tu le sbarre / guardi nel sonno come allucinato / e ti canti le nenie del martirio.