Aurkibidea
Arkimedes sastakatu zuen kaporala
Bost minutu aire-erasoaz geroztik
Hizkuntza hilaren ariketa-liburua
Arratseko natura hila protoplasmarekin
Gogoeta arras laburra m letraz
Gogoeta labur bat erlatibitatearen teoriaz
Gogoeta labur bat karpak hiltzeaz
Gogoeta labur bat atso gurditxodun batez
Olšany auzoko hilerri judua, Kafkaren hilobia, apirila, egun eguzkitsua
Aurkibidea
Arkimedes sastakatu zuen kaporala
Bost minutu aire-erasoaz geroztik
Hizkuntza hilaren ariketa-liburua
Arratseko natura hila protoplasmarekin
Gogoeta arras laburra m letraz
Gogoeta labur bat erlatibitatearen teoriaz
Gogoeta labur bat karpak hiltzeaz
Gogoeta labur bat atso gurditxodun batez
Olšany auzoko hilerri judua, Kafkaren hilobia, apirila, egun eguzkitsua
Hitz hori
Poeten hitzak dantzuzkit
loretan dauden adaburuetara
azukrea legez isuriak.
Baina hori ez da hitz hori.
Eta mintzalarien hitzak,
maldan behera joan eta
harri gainetik pozarren saltoka dabilen zalgurdia bezalakoak.
Baina hori ez da hitz hori.
Eta jendetza zalapartatsuaren gaineko geruza bezalako
hitzak.
Baina hori ez da hitz hori.
Eta maitalearen hitzak,
zure belarrietan jarritako
perlazko arrakadak bezalakoak.
Hori ere ez da hitz hori.
Baina bi mutiko
dantzuzkit
Pragako Hloubětín auzorako
edo Marterako
bidaiaz eztabaidatzen
eta batek dio:
Benetan, nire ohorezko hitza duzu.
Eta horixe da hitz hori,
denboran eta espazioan
Lurraren ardatza
nahi gabe
bermatzen deneko
puntu tinkoa.
To slovo
Slyším slova básníků / sypající se jako cukr / do kvetoucích korun. // Ale to není to slovo. // A slova řečníků, / jako když bryčka jede s kopce / a skáče radostně přes kameny. // Ale to není to slovo. // A slova / jako poleva na kypících davech. // Ale to není to slovo. // A slova milencova / jako perlové náušničky / v tvých uších. // Ani to není to slovo. // Ale slyším / dva kluky / smlouvající cestu / do Hloubětína / nebo na Mars // a jeden říká: // No fakt, čestný slovo. // A to je to slovo, / pevný bod, o který / v prostoru a čase / osa zemská / bezdĕčne / opírá se.