Aurkibidea
Arkimedes sastakatu zuen kaporala
Bost minutu aire-erasoaz geroztik
Hizkuntza hilaren ariketa-liburua
Arratseko natura hila protoplasmarekin
Gogoeta arras laburra m letraz
Gogoeta labur bat erlatibitatearen teoriaz
Gogoeta labur bat karpak hiltzeaz
Gogoeta labur bat atso gurditxodun batez
Olšany auzoko hilerri judua, Kafkaren hilobia, apirila, egun eguzkitsua
Aurkibidea
Arkimedes sastakatu zuen kaporala
Bost minutu aire-erasoaz geroztik
Hizkuntza hilaren ariketa-liburua
Arratseko natura hila protoplasmarekin
Gogoeta arras laburra m letraz
Gogoeta labur bat erlatibitatearen teoriaz
Gogoeta labur bat karpak hiltzeaz
Gogoeta labur bat atso gurditxodun batez
Olšany auzoko hilerri judua, Kafkaren hilobia, apirila, egun eguzkitsua
Etxearen anatomia
Epidermis ekzematiko
eta urratuaren azpi-azpian
atso-xuxurla frenetikoa.
Hazkura.
Teilatupean,
zahartzen ari den argiaren esklerosia.
Sotoaren birika urdinduetan,
ilunaren tuberkulosia.
Eta ilargiak ere ez du
esnezko antibiotiko tantarik
luzatzen.
Hormak ez daude elkarri ondo itsatsita,
sekretuaren malko odolezkoak
darizkie eraikineko galeriei.
Baina eskeleto osoaren azpian,
mahai eta ohantzeen,
beila eta ametsen,
estufa eta katiluen
organo harrigarrian
bizitzazko ehun beroa:
zorion hautemanezinaren
biosintesia,
etorri eta alde egiteko energiaren
biosintesia,
hiriak eraiki,
arropa garbitu,
maitatu,
gorrotatu,
epaitu
eta ulertzeko energiarena.
Eta gelaz gela,
zelulaz zelula,
zuntz ikusezinetatik gaindi
zirkulatzen da belaunaldien memoria:
Etxea.
Harria harri gainean
dagoen bitartean,
eta gizon bakar bat,
eta emakume bakar bat.
Anatomie domu
Hned pod ekzematickou, / oprýskávající pokožkou / frenetický šepot bab. / Svrbění. // Pod krovem / kornatění stárnoucího světla, / v plesnivých plicích sklepa / tuberkulóza tmy. // A ani luna / kapku mléčného antibiotika / nepodá. // Stěny nedomykají, / pavlače roní / krvavé slzy tajemství. // Ale pod vším kostlivčím, / v úžasném ústrojí / stolů a loží, / bdění a snů, / kamen a hrnečků / teplá tkáň života: // biosyntéza / nehmatatelného štěstí, / biosyntéza / energie přicházet a odcházet, / stavět města, / prát prádlo, / milovat, / nenávidět, / soudit / a rozumět. // A to z pokoje do pokoje, / z buňky do buňky, / neviditelnými vlákny / koluje paměť pokolení: // Domov. // Dokud je vůbec / kámen na kameni / a jediný muž / a jediná žena.