Aurkibidea
Arkimedes sastakatu zuen kaporala
Bost minutu aire-erasoaz geroztik
Hizkuntza hilaren ariketa-liburua
Arratseko natura hila protoplasmarekin
Gogoeta arras laburra m letraz
Gogoeta labur bat erlatibitatearen teoriaz
Gogoeta labur bat karpak hiltzeaz
Gogoeta labur bat atso gurditxodun batez
Olšany auzoko hilerri judua, Kafkaren hilobia, apirila, egun eguzkitsua
Aurkibidea
Arkimedes sastakatu zuen kaporala
Bost minutu aire-erasoaz geroztik
Hizkuntza hilaren ariketa-liburua
Arratseko natura hila protoplasmarekin
Gogoeta arras laburra m letraz
Gogoeta labur bat erlatibitatearen teoriaz
Gogoeta labur bat karpak hiltzeaz
Gogoeta labur bat atso gurditxodun batez
Olšany auzoko hilerri judua, Kafkaren hilobia, apirila, egun eguzkitsua
Atea
Joan eta ireki atea.
Agian hor kanpoan
zuhaitza edo oihana dago,
edo lorategia,
edo hiri magikoa.
Joan eta ireki atea.
Agian hor txakurra dabil atzaparka.
Agian hor aurpegia dago,
edo begia,
edo irudiaren
irudia.
Joan eta ireki atea.
Hor lainorik bada,
erori eginen da.
Joan eta ireki atea.
Hor txioka ari den iluna baino
ez balego ere,
hor haizea baino
ez balebil ere,
hor
deus
ez balego ere,
joan eta ireki atea.
Bederen
haize bolada
izanen da.
Dveře
Jdi a otevři dveře. / Třeba je tam venku / strom, nebo les, / nebo zahrada, / nebo magické město. // Jdi a otevři dveře. / Třeba tam pes škrábe. / Třeba je tam tvář, / nebo oko, / nebo obraz / obrazu. // Jdi a otevři dveře. / Když je tam mlha, / spadne. // Jdi a otevři dveře. / I kdyby tam byla jen / tikající tma, / i kdyby tam bylo jen / duté vanutí / i kdyby tam / nic / nebylo, / jdi a otevři dveře. / Aspoň / průvan / bude.