Zin egite telefonikoak
Erreka horiek nola garbitu ezin jakin.
Automobilen artean gogoa galduta,
erosketa-poltsekin batera erortzen da
lurrera adorea, inon ez errukirik.
Badoaz usoak sorbaldan pausatzen ziren
garai haiek, haragia soilik izan zena
estatua bilakatu da. Edonon hautsa
eta orbela, ur arreak, leiho goibelak.
Ezagutu dut hemen utzi duzun usaina.
Tronpetak behar ditugu, mesedez, tronpetak.
Zeruari begira hodeien zain geratu
ez euriaren aiduru baizen itzalena.
Kristalaren bestaldean emakumezko bat
begiak malkotan telefonoz hitz egiten,
erosketa-poltsak lurrean barreiaturik;
badirudi bizitza bukatzera doala
baina aurrera doa tamalez geldiezin.
Mendia higatzen duen uraren antzera
higatzen digu gorputza malko bakar batek.
Ba ote dago zin egite telefonikoak baino gauza mingarriagorik?
w1998