Budapestera joan ginen apirilean,
hilabeterik krudelena eta gorazarrea merezi duen
bakarra. Kontzertu ederrak
entzun genituen han, oi Esterhaza.
Lili berrien artean gaitu aingeru bezalako
edozein itzalek persekutatzen.
Petalo zurien atomoek
eguzkia laztantzen dute eta zentzurik ez dauka engoitik
izkutatzeak. Hor da berriro laguntzen gaituen aingeru
edo deabru hori.
Bi ala hiru ginen parkean?
Itzalarekin bat eginik argitasunean betiereko galdu
naiz. Gibelerat
soilik hosto xuxurlatuak.
w1993