Itoginak
Teilatu azpian izkutatzen diren malenkonia urduriak
kalera erortzen dira espaloiak bustiz,
esmaltezko zauri txikiek azala
beldurtzenago dute, aprendizaiaren legeek
dena iragarri bazuten ere.
Hain da handia tanta bakar bati darion malkoa,
hain ezberdin etsipenak.
Ez du deus laguntzen orain Ariadnaren hariak,
atsedena etorriko den esperantzan
nork sinets dezake labirintotan dardarka.
Baina lasai,
kafea prestatuko dizut orain,
lasai, lau ordu barru
gauak argituko gaitu.
w1993