Luis Cernudaren euskal poema
Euria joan denean
hezetasun minberaturen formaz agian
aurresenditzen da
arratseko lehen hasperenaren bukaera,
konkretu eta odoltsua.
Nahiz eta arrats, nahiz eta euri
goiztirigabeko lorategi zabaletan.
Asuin artean harri lurperatu baten oroimena.
Neuronek konputa dezaketen bakarra hauxe da,
ahantziaren hurbiltasun aurrean.
Ildo erotiko horietatik irtetzear
daudenean ezaxolati eta lasaiak
hirugarren zirkunboluzio frontala
eta ia alde prerrolandiko osoa.
Konkretu eta odoltsua
arratseko lehen zati honen bukaera
betetzen da heze
euria egiten ez duenean.
w1993