Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-09-6
Luis Berrizbeitia
1963, Abadiņo
 
 

Poesiaren erresuman

Poesiaren erresuman sartu dira etsaiak

estandarte hantu eta zaldi uztarkariak

buruzagi morgatikoen armada funtzionariak

eraiki dute kanpamendua izenlagun haundiosez

figura bihurri eta hutsalkeriez

preso sartu dituzte lañotasunaren gortisau leial

sotiltasun, garbitasun eta antzeak

burdinetan ezarri zalantzaren adierazpide gardenak

eta ziega ilunetara aurtiki esanahiak.

Poesiaren erresuman ergelen tirania

burua gorarik promenatzen da, ametsen eta beilen

arteko dema joria ulerkaizkeriaren bernizaduraz

pintarazi da, zilborrek xitu dituzte gorputzak

eta banitatea goratu da tronura.

Poesiaren erresuman oraino idazten da

baina jagoitik poemak debeku dira.

 

w1992