Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Egun huntan hasi naiz
Egun huntan hasi naiz ikasten alemanez
Bozkarioz beterik, esperantzaz, joranez
Aspaldi desiratu fruitu gozo bat nola
Ume goseak noizpait lorietan ahora.
Ez dit segur axola bidearen luzeak
Baizik eta abiatuz gero ibiliak berak
Dakuskedan bazterrak, dantzuzkedan mintzoak
Giza sutegiaren sugar germanikoak.
Sutu gogo dut hetaz ene izpiritua
Sorterritu dakion puntaz-punta mundua
Hizkuntza erdara bat beregantzen duenak
Beretzen baititu ere hartaz mintzo direnak,
Haien bihotz-ametsak, haien oroitza-asmoak
Lilurak, deslilurak, maitasun-gorrotoak
Izanak, direnak ta etorkizunekoak
Zinez holako indarra bakarrik du Jainkoak.
Gaur naizelarik beraz bidean abiatu
Gonbitez nahi nuke gora-gora kridatu,
Pastoraleko hitzak direla zure gida:
Bi mintzaira jakinez bi aldiz gizon zira!
w1992