Hizkera arazoak
Zein hizkuntzatara ekar zaitzaket hurbilago nahi bazaitut
Gozotasunik gabeko batean lotu natzaie orain arteko bihotzei
Ez dut adierazi gogo dudana esateko gaitasunik ukan
Ez dut adierazi gogo dudana esan nahi izan
Oso herrendu naiz mintzoz
Hautatu izan ditudan berbek ez dute kreole ilun bat baino erakutsi
Mintzo gaitzeko polizoi izan naiz inoizko itsasotan
Eta nik badakit badena beste mintzaera bat
Argiagoa hagitzez, gardentasunaren erreketan ulerterraztua
Baina mihia lodi dut, hamaika tristuraren basatzetan baldartua
Nireak ez diren gerretan gatibu
Mornarik ilunenean babestua bilatu zaitut
Hizkuntza zilar batean maita behar zintuzket
Baina nire berbek ez dute dorpe hau baino ikasi
Eta nik badakit beste mintzaera bat badena
w1998