Brueghel Zaharrak Nastassja-ri
musu batean esan ziona
1279an jaio nintzen
Edo hirurehun urte lehenago
Ez dakit ziur
Iraganaz oroitzen ez direnak baino
Ez baitute ezagutzen
Argia lehenbizikoz ikusi zuten eguna
Hiru urte nituelarik Titanic-eko
Orchestrako paper zurbilskan
Sinatu nuen: Pablo Smith, eta
Hogeitamahirurekin ez nuen sumindura besterik
Veneziako portuan
Behebarruetako suak
Hagitz garesti baitziren
Urte hartan
Ordea bedatsak aurrerantz zihoazen
Itsasoan galtzen diren untziak legez
Eta elurrak estali gintuen Grosz-en ostatuan
Upelen likeztasunean
333 bete nituenean badoan Alexandria
Soin ezezagun batean
Dibisatu nuen arte
Eta zazpiehundik gora nituen
Shakespeare lehen aldiz ikusi nuenerako
Trapuzko anderetxo maiztuak baldarki astintzen
Sohoko kantoi galduetan
Harrezkero zer naiz
Ipuinik bageko dontzeila bat baino
Apoarmatu urreztatuta, hostots erori bat.
w1989