Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-08-8
Iņigo Aranbarri
1963, Azkoitia
 
2018, narrazioak
2014, nobela
2011, nobela
2008, nobela
2006, saiakera
1998, poesia
1997, kronika
1994, nobela
1989, poesia
1986, poesia
 

Adaggio

kezkati zaudela dio egunak

gizen eta zizaraz betea

esku pitzatuen armonian

zergatik zaitut baina hain hurbil

betirako zaramatzan erretrato horian

murrailetako erliebeak egiaztatuz

ez dira egunen apopilo hilak baino

tximinietako kehetan

ilunabarrero ezkutuka datozenak

eztulka ari dira sukaldean

sar eta lasai hitzegin dezagun

bidaian ezagututako plaietako

gizon moreei buruz

zergatik daude hain urrun

kapelaz eta antioju italianoz

panteoi beltzetako bare erreak janez

sagar bat mantalean

beraiek bakarrik soma lezakete

gure alaitasuna mandioko

ohe deseginean saltoka

saltoka gabiltzala

hiltzen ari da pianoa jonas

ken iezaizkiozu esteak gainetik

gogoratzen zara tejeria gazteaz

duela 85 urte hil zuten

bi hamarreko besterik ez zituela

urruna desiatzearren

bai lehorra joan zitzaigula urtea

geza zen aidea eta horia eta

eternoa eta etsipenez oholeztatua

kanta ditzagun gure koplak

gatzagiz ihurtzitako notetan

jo jonas poisson jonas jo

 

w1985