Hori da
Ezar diezaiogun izena neguaren fruitu bakoitzari
Zazpi otarrain hazi ditut erraietan
Etengabeko lanbroa bezain mendekariak
Hagitz lauak dira orenak urrun zaretenean
Lagunak ditut orain gogoan, ez otarrainak
Bakardadeaz mintzo zatzaizkidanean zikloaren aztarnetan
Eta urak inoiz gure uhartea irentsiko duela
Edo aieru hori duzula bedere, gure etxeak, ostatuak,
Goletak eramango dituela harkaitz zorrotzerantz
Ahanztura ezpal bilakatuz, kaolinezko amapola
w1989