Zorotzat hartu gintuzten
garitzan ito ginen hartan.
Baina ez genuen ekilorerik,
ez kromletxetan gorde zitekeen usorik,
mapa hitsik, lehoi abisiniarrik
Turkiako fruitu mikatzak
eta zurrumurru bat baizik:
Cernudak ez zuen elurra maite.
Zerbait gehiago apika
abiadore irlandar batek
bere heriotza iragarri du
Yeatsen poema baten ortzemugan
zioen egunkariak
argazkian abioi bat zetzan sutan
zumar hilen artean
ondokoan cockerren begirada du zenduak:
haren malkoak
hegoalderantz ihesi doazen antzarak dira
denboraren alaba zontzonak
w1989