203. gela
Plaia aldera doazen autoen koloreak
ditu gogoan egunsentiro
203garren gelako biajanteak
irrifarre eta muxu beltzak
maleta tipian tolesten
eguzkia granvietan erosia ikusi
ahuleziak jandakoen izenak
banan bana iltzatu arte
ehunera heltzeke seguraski
lanbroak konparazio txarrak
egin ditzake balkoian
putzua izpilu bat esaterako
azken finean zubietako brontzeak
laztantzeko (galerazirik dagoela
jakinik) emakume gizen baten
gorputzean
urrun itsasoaren maindirea
203garren gelan
w1985