Soka
Soka
Mikel Gurrea
Azaleko irudia: Allende Arnaiz Garmendia
Barruko argazkia: Aitor Matauko
Diseinua: Metrokoadroka
2022, antzerkia
88 orrialde
978-84-17051-90-7
Mikel Gurrea
1985, Donostia
 
Soka
Mikel Gurrea
Azaleko irudia: Allende Arnaiz Garmendia
Barruko argazkia: Aitor Matauko
Diseinua: Metrokoadroka
2022, antzerkia
88 orrialde
978-84-17051-90-7
aurkibidea
 

 

19. ESZENA

 

igor:

 

Berriz gertatzen bada, abisatzeko. Kotxe-patruila bat auzotik ibiliko dela gauetan. Eta lasaitzeko. “Ez atera kalera. Ez harrotu animoak”.

 

Baina nik ez dut ezer egin eta erasotzen ari zaizkit. Egin zerbait, dedio! Zuek babesteko zaudete!

 

11 urteko mutiko bat urkatuta azaldu dela eta oraingoz horretan ari direla, buru-belarri, gau eta egun.

Ez daukatela hau ikertzeko denborarik.

 

Hizketan ari den bitartean, igorrek soka lurretik jaso eta sabaitik zintzilikatzen du. Bere sukaldean eratutako sarraskia txukuntzen ariko balitz bezala. Soka ilunpean gelditzen da.

 

Harkaitzena kontatzeko nengoen. Mendiarena aipatzekotan. Baina koxka egiten diot mingainari. Hauek ez didate kasu putarik egingo.

 

Agente batek ea abokatuarekin hitz egin dudan galdetzen dit.

Abokatua? Zertako?

Abokatu batekin hitz egiteko aholkatzen dit. Posible dela aurki nire aurka karguak aurkeztea. Fabore bezala esaten dit. Prest egon nadin.

Eskerrik asko, agente.

 

Kotxea urrundu egiten da.