4. ESZENA
igor altxatu egiten da, galtzaile txarrek dituzten keinu zakar horietako batekin, eta soka atzean duela, publikorantz begira jartzen da.
igor:
Haurrak:
Badakit ez dela erraza hona bueltatzea.
Denontzako da zaila.
Ziur nago...
Segur aski faltan botako duzuela Julen.
Denok botatzen dugu faltan. Baita nik ere.
Gauza batzuk ez dira errazak ulertzeko.
Nahiko genuke, bai, denak logika bat jarraituko balu, baina beti ez da posible.
Bueno, zuetako inork honetaz edo beste edozertaz
hitz egin nahi badu,
badakizue nirekin hitz egin dezakezuela. Bale?
Zeozer behar baduzue,
irakasleak hemen gaude. Eta ni hemen nago. Beti.
Esku bat altxatuta.
Bai, Maddi?
Ba al dakite zergatik egin zuen?
Polizia ikerketa egiten ari da.
Eta, artean, guk itxaron besterik ezin dugu egin. Jarraitu eta elkarri lagundu.
Bai, Eñaut?
Zergatik egin zuen gimnasioan? Denok ikusteko?
Isiltasuna.
Bastante berekoia da gelditzen garenoi hori egitea.
Isiltasuna.
Klase osoak baietz egiten du buruarekin.
Denak ados horretan. Ez dago eztabaidarik.