3. ESZENA
Background soinua: gizonen ahotsak, tragaperras makina bat, edalontziak txin eta txin egiten.
igor:
Mus.
Han.
Enbido.
Bi gehio.
Aste osorako itxi dute institutua
eta erotzen hasia naizela iruditzen zait.
Eutsi.
Eskerrak kuadrillakoak dauzkadala.
Beti kontatu dezakezu kuadrillakoekin.
Ba.
Ba.
Gorkak pasako zaidala esaten dit.
Orain beste haurrengan kontzentratu behar dudala
eta aurrera egiteko.
Bizitzak aurrera egin behar duela beti.
Besteei laguntzeko.
Gainontzeko haurrei.
Ba.
Jun da.
Ez zaio arrazoirik falta. Beti izaten du arrazoia Gorkak.
Pareak bai.
Ez.
Ez.
Ez.
Poliziak deitu egin didala kontatzean, nirekin hitz egin
nahi dutela kontatzean, lasai egoteko esaten dit.
Herrian esaten direnak tontakeriak besterik ez direla.
Jokua bai.
Zer ari dira esaten ba?
Bai.
Ez.
Nik ezta ere.
E, Gorka! Zer ari dira esaten?
Ez dela ezer, motel!
Enbido.
Baina esan.
Bi gehio.
Txorakerik.
Esateko.
Txorakerik, besterik ez.
Esateko, la ostia!
Hordago.
Eutsi.
Atera kartak.
Zure errua dela ari dira esaten.
Hogeita hamaika.
Igorrek kale.