Soka
Soka
Mikel Gurrea
Azaleko irudia: Allende Arnaiz Garmendia
Barruko argazkia: Aitor Matauko
Diseinua: Metrokoadroka
2022, antzerkia
88 orrialde
978-84-17051-90-7
Mikel Gurrea
1985, Donostia
 
Soka
Mikel Gurrea
Azaleko irudia: Allende Arnaiz Garmendia
Barruko argazkia: Aitor Matauko
Diseinua: Metrokoadroka
2022, antzerkia
88 orrialde
978-84-17051-90-7
aurkibidea
 

 

12. ESZENA

 

Isiltasuna.

 

igor:

 

Iluntzear da eta etxera bideko aldapa inoiz baino gogorrago egiten ari zait. Abraham Olano Alpe d’Huez igotzen. Abrahamek beti ekartzen dizkit oroitzapen onak.

 

Ez dabil inor kaletik.

 

Etxera iristeko beldur naiz. Behin han sartuta, noiz irtengo jakin gabe.

 

Jiratu egiten naiz. Soinu bat entzun dudala iruditu zait.

 

Pausoak eta xuxurlak.

 

Erritmoa azkartzen dut. Malda kristorena da eta supermerkatuko poltsak izugarri pisatzen dit orain.

 

Laranja bat erortzen zait lurrera. C bitaminak —amaren betiko aholkua—. Gaitzen aurrean, har ezazu C bitamina.

 

igor makurtu egiten da.

 

Laranja jasotzeko makurtzen naiz eta atzetik jotzen naute. Harri batekin bezala jotzen naute. Oso azkar gertatzen da dena eta ezin dut ezer ikusi. Bitan, hirutan jotzen naute eta lurrera erortzen naiz. Izugarrizko mina sentitzen dut.

Ostikoak... saihets batean krak. “Hijoputa” entzuten dut xuxurlaka. Bi ostiko gehiago eta ggggg... pfew... lapoa bota didate.

 

Korrika irteten dira orduan. Lurrean nago, eskua laranjari helduta.

 

Lurrean, igorrek ukabila estutzen du gogor.