Arrakalak
Arrakalak
2004, poesia
80 orrialde
84-95511-70-3
azala: Xabier Gantzarain
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
 

 

EZ DA EZINBESTEKOA

 

Ez da ezinbestekoa

ilargi betea eta izarren ederra.

Ez da ezinbestekoa

deitzen ez duten lagunen agenda,

borroka armatua, arrazoia izatea,

gezurrik ez diozula zin egitea.

Ez da ezinbestekoa

erbestea, idazlea, itsasoaren metafora,

berrogei lapurren kondaira.

Ez da ezinbestekoa

eguzkia, andere biluzia hormaren gainean,

egunen destaina, non dagoen askatasuna,

bakea gorbatetan estutzea

ez da ezinbestekoa.