Arrakalak
Arrakalak
2004, poesia
80 orrialde
84-95511-70-3
azala: Xabier Gantzarain
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
 

 

ESPALOIAK

 

Amodioa, iraultza, kontu korronteak,

irabazle perfektuak hartzen ditugu eredu.

Ostera, nik ezagutzen dut

non jaio zen ez dakien

eta aldian-aldian

zorabiatu egiten den borobila.

Gure auzoko laukiaren aldeak

maitaleak dira aspalditik

baina denok dakigu

ez dutela egundo elkar laztandu.

Goiz batez plaza erdian

agertu zen hirukiaren goiko erpinak

negar egiten du astean bitan

bakarrik sentitzen delako eta

bertigoak loa galarazten diolako.

Izan ere, zertarako egin genituen espaloiak

ez bada herrenentzat?