Arrakalak
Arrakalak
2004, poesia
80 orrialde
84-95511-70-3
azala: Xabier Gantzarain
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
 

 

AZKEN MANIFA 1

 

Zerbait esateko bildu ginen

jeneralaren izen bereko plazan.

Poliziek akademiako lehen ikasgaia

azaltzeari ekin zioten adeitasunez.

Batzuei burdinez uztartu zizkieten eskuak,

besteei gomazko akuiluekin erakutsi zieten bidea eta

gehienak porlanezko estratetan kukutu ginen

banketxeetako sator-zuloetan gorderik

banaka-banaka, benetan

zer irabazi behar genuen jakin barik

edo galtzeko borrokatzeak ere

merezi zuela sinetsi guran.

 

Zazpi zeritzon portalean nengoela heldu zen,

sartzen utzi nion errime esan ziezadan:

Eman muxu dardaran, ferekaidazu ikara,

maita nazazu ongi-etorri honen gainean,

azken manifa badugu hau,

irabaz dezagun larruak ematen diguna,

irabaz dezagun geurea.