Arrakalak
Arrakalak
2004, poesia
80 orrialde
84-95511-70-3
azala: Xabier Gantzarain
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
 

 

HI GABE

 

Itziarri

 

Berriztutako ametsak

galdutako esperantzak

erraietatik ateratako

etsipenaren arantzak

 

Esadan zer naizen hi gabe

hirekin naizena ote?

Emaidan muxu suabe

amodiotan nerabe

ezti gozoen altzoetan

desio grinen herabe

 

Egonen gaitun betiko

iluntze gorrien begiko

maite laztanez emeki

geurea dena biziko

 

Maite haut itsuan

kopla kanta amultsuan

ezinak egina maite duen

amaiezin bertsuan