Arrakalak
Arrakalak
2004, poesia
80 orrialde
84-95511-70-3
azala: Xabier Gantzarain
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
 

 

SOLDATAPEKO DIOSALAK

 

Jaxinto Barandiarani

 

Gudari zahar batek

esku mutilduaren bi atzamarrekin

zabaldu du oroitzapenen zirrikitua.

Bere kautan soldatapeko diosalez mintzo da:

«Agur egitea, karramarroen antzera,

atzerantz bizitzea izan liteke,

inoiz inora ez heltzea,

amaierak hasieretan kausitzea.

Baina zuontzat

oroimenaren galbahetik

amnesia gordetzea da.

Historia eta hiztegi ortopedikoak

saltzen dizkiguzue atez ate, katez kate.

Ezetzak argizaritu dizkiguzue belarrietan,

badakigu gure hizkuntza

komisaldegietako tortura geletako

atariko froga duzuena.

Buruz behera negar egiten ohitu gaituzue,

eta horrenbestez

idatziozue epilogoa zuen lotsari».