Arrakalak
Arrakalak
2004, poesia
80 orrialde
84-95511-70-3
azala: Xabier Gantzarain
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
 

 

CAFÉ DE FRANCE

 

Sarrera antzoki batekoa du

edo Krakoviako ijito zebagaitzak

etorkizuna igartzeko duen logelakoa.

 

Kristalak galdeketa-gela batekoak ditu

eta bestaldean kafea eskatu dutenek

orduak egingo dituzte entzunbako izenak aitortzen.

 

Atzamarrekin mahaian saltoka dabilena

eguen arrastietako pianojolea da.

Edith Piafek kantatu zion negarmina errepikatzen du.

 

Erori ez den txanpona hartzera makurtu dena

urteetan garbitu dituen zapaten entzuteaz harro da

gonape bati begira soleitzen den bitartean.

 

Berpiztu berritan elkar agurtu dute

Jean Pierre Bordazarrek eta Jon Mirandek, eta sorterria

eskatu dute, naturala, samako minik ematen ez duena.