Arrakalak
Arrakalak
2004, poesia
80 orrialde
84-95511-70-3
azala: Xabier Gantzarain
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
 

 

HOGEI URTE

 

Faltan ditut

hogei urte,

neurririk ez duten ordekak,

soilik biluzik egin daitezkeen harrabotsak,

itzuliko diren desagertuak,

laztanen anpolai begiak.

Faltan ditut

presarik ez duten izarlokak,

ausikien aurkako mantarrak,

egun aratzen arnasa,

goizeko eguzkia izara zurietan,

oharkabean bizitzeko askatasuna.