Arrakalak
Arrakalak
2004, poesia
80 orrialde
84-95511-70-3
azala: Xabier Gantzarain
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
 

 

EGUN BATEKO ZORIONA

 

Goizak alua ematen du,

konturatu orduko bedatsea

leiho arteko ostargia

iturri xahuen edagalea

kurloien eleketa hego haizeaz.

 

Arratsak belartza dirudi,

oroibelarren igurtziak belarrietan

oin biluziak atzamarretan

esku matxinbratuak garondoan

belaunetaraino larrugorritzen den iluntzea.

 

Gauak afaria ematen du,

disko zaharretan ahaztutako kantak

lagunekin dantzan goizargitzen

portaleetan besarkatzen diren itzalak

oherako agurrak arnasestuetan.

 

Pozak ezkila dirudi,

inozo deslaien antzera

irririk ez behartzea

barkamenik ez eskatzea

ezeren jabe ez izan nahia.