Arrakalak
Arrakalak
2004, poesia
80 orrialde
84-95511-70-3
azala: Xabier Gantzarain
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
 

 

KALE-GARBITZAILEA

 

Gauez gosaltzen du

bezperako egunkariekin solasean.

Hotzetik, erdeinutik eta handiustetik babesteko

lohiartzekoa jantzi eta kalera doa

beharra esaten diotena egitera.

Sakonera bako gurdia hartu eta erratza astindu,

pozik dabil hiriari aurpegia garbitzen,

pozik katamaloei lokarriak mozten.

Pausaldietan harri landuz zorrozten ditu

maitale urduriek bihotzetan trebaturiko geziak.

Iraultzaren aldeko ekintza lez

odol gorriko lumak elkartzen ditu

geltokietako afixen esanak zuzen ditzaten.

Irabazleen ohorea hebaindu guran

hari ikusezinak lotzen ditu etxeorratzen belarrietan

pailazo itsuak zein zakur bakartiak

gorbatadun bulegoez trufa daitezen.

Lantzean behin ileordeak kausitzen ditu eta,

anonimoak izatera,

Juliet lako izenak asmatzen dizkie.

Gaua itzartzerako

pozik dabil hiriaren aurpegia

emakume izateaz nazkatuta dauden

ezpainetakoekin margotzen,

pozik dabil.