Arrakalak
Arrakalak
2004, poesia
80 orrialde
84-95511-70-3
azala: Xabier Gantzarain
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
 

 

HAGIN BARIK DEIKA

 

Gaur beltzaran esnatu naiz;

azala, armozua, azaroa

dena da beltza.

Adatsik ez dago nire masailean,

irratiak hizkera arrotzez ernegatzen nau,

bakardadea ari zait hagin barik deika,

zure gogoa urruti abiatu da,

ez nauzu betiko maite,

lausotu dira epeletan esanak,

ezpainak alokairuan dituzu,

ez dago erraz zer egin ebaztea,

jada ez gara zu eta ni.

Zer dela eta derrigorrez bizi behar hau?

Erruak zuritzeko elurra behar dut.